XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larraun'en moskortzat daukate Olentzaro.

Ara zer dioten: .

Arraiak moskorkeria esan nai baitu, leku batzuetan beintzat.

Abesti bera aditu izan zuan Baroja'tar Pio'k Donosti'ko karriketan.

Beste erri batzuetan urtezarrez egiten dute su berezia (Araba'n).

Gazeo'n eta Onraita'n bizpairu etxetakoak su aundi bat pizten dute apalondoan.

Su ortan gaztanak erretzen dituzte eta berak jan.

Bitartean mutilkoak zagi zarrai su eman eta, makilla baten muturrean zintzillik dituztela, ibiltzen dire oyuka esanez: erre pui erre, quémale el culo a año viejo.

Garayo'n mutillak lastozko gizaiduriak egiten dituzte.

Urte zarraren iduriak direla ta, gauez su ematen die, oyuka esanez: erre pui erre.

Amarita'n ere zagi bat erretzen dute eta bitartean au abesten: Erre pui erre, a quemar el culo a Putierre.

Salvatierra'n eta Alegria'n Galerre deitzen zioten urtezarraren iduriari, eta bera erretzen.

Ullibarri-Ganboa'n eta Argomaniz'en berriz.

Kalerre.

Eta erre Kalerre, a quemar el culo al año esanez sua zeriola erabiltzen zuten, Baraibar tar Federiko'k zionez.

Beraz Gipuzkoa'n eta Naparroa'n Olentzarori loturik dauden zenbait sinismen eta oitura Olentzaro'ren izena eta ezaguera baño geiago edatuak dabiltz Euskalerrian.

Badirudi Olentzaro (ikazkin eta igitaidun gizona) iragan dan urtea dala, Kalerre bezela.

Olentzaro'kin badute zer ikusi Sara'ko Suilaro'k, Arakil'go Xubilaro'k, Uharte'ko Xiularo'k eta Zaraitzu'ko Sukaro'k; denak gauonetako urtegaraia adierazten bai dute.

Uharte (Mixe)'ko umeak eskea egiten dute esanez: (...).